Atzerriko ikasketa agirien homologazioaren inguruko hitzaldia eskainiko dute ostegunean

Zarauzko Hitza 2011ko azaroaren 7a

@font-face { font-family: “Cambria”; }@font-face { font-family: “Bookman Old Style”; }p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal { margin: 0cm 0cm 0.0001pt; font-size: 12pt; font-family: “Times New Roman”; }div.Section...

@font-face { font-family: “Cambria”; }@font-face { font-family: “Bookman Old Style”; }p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal { margin: 0cm 0cm 0.0001pt; font-size: 12pt; font-family: “Times New Roman”; }div.Section1 { page: Section1; }

Atzerrian egindako ikasketak Euskal Herrian baliogarriak izan daitezen homologatu egin behar izaten dira. Horren inguruan asko dira bizilagun berriei saortzen zaizkien zalantzak: Zer nolako ikasketa mota homologa daitezke? Zer egin behar da atzerriko agiriak bertan homologatu ahal izateko? Zein prozedura jarraitu behar da? Egoitza baimenik gabe egin al daiteke? Auzi horiek guztiak argitze aldera, Bidez bide elkarteak Zarauzko Udaleko Immigrazio Zerbitzuarekin elkarlanean hitzaldia eskainiko du ostegunean. Etxezabalako lehenengo solairuko aretoan izango da saioa, 19:00etan.

Pertsona guztien ikasketak onartu eta baliagarriak izatea garrantzitsua da; bai bere jatorrizko lurraldetik kanpo ibilbide profesional berri bat hasten duenarentzat, eta baita bizilagun berriak hartzen dituen gizartearentzat ere, horrela pertsona guztien gaitasun profesionalak aprobetxatu ahal izango direlako. Hau guztia kontuan hartuz, Immigrazio Zerbitzuak atzerriko ikasketa agiriak homologatzeko informazioa helaraziko du, horretarako gai honetan eskarmentudun Bidez Bide elkartearen lanaren berri emanez. Aipatu elkarteak doako aholkularitza zerbitzu bat eskaintzen du agiri hauek (batxilerra, bigarren zikloa, ikaketa teknikoak edota unibertsitate mailakoak) homololatu nahi dituenarentzat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide