DYA Gipuzkoa taldeak Sorosle eta Sorospen ikastaroa antolatu du. Bertan, herritarrek egunerokotasunean aurki ditzaketen arazoei nola erantzun ikasiko dute. Besteak beste, bihotz eta birika susperketa egite eta zauriak, hausdurak eta erredurak nola sendatu irakatsiko dute eskoletan. Jakinarazi dutenez, “ezagupen oso arruntak” dira, baina “oso baliagarriak”. Bertaratzen direnek “modu eroso eta atseginean” teoria zein praktika ikasiko dute.
Ikastaro amaierako froga gainditzen dutenak, gainera, DYA Gipuzkoak eskaintzen duen Sorosle agiria jasoko dute. Horrez gain, ikastaroa gainditzen dutenek EHUko bi kreditu jasoko ditu.
Azaroaren 14an hasiko dute eta hiru asteko iraupena izango du. Astelehenetik ostiralera izango dira eskolak, 19:00-21:00 bitartean DYAko ordezkaritzan (Iturribide 12-14, behea). Herritar orori irekita dago ikastaroa; izan ere, ez da aurrez ezaguerarik izan beharrik. 100 euroko kostua izango du ikastaroak, txostena barne. Ikastaroaren kalitatea bermatze aldera, plazak mugatuak dira, eta beraz, izena lehenbailehenĀ emateko eskatu dute antolatzaileek. Horretarako 943464622 telefonora deitu beharko da.