BIDEOA: "1983ko ujaletatik, ez dugu hau bezalakorik ezagutu"

Baleike 2011ko azaroaren 7a

Asteburuko ujalek ez dute aparteko kalterik eragin herrigunean, baina Oikialdeko erriberak erabat hartu ditu urak eta zenbait baserritako etxabetan ia metroko altuera hartu du. "1983ko ujaletatik ez dugu hau bezalakorik ezagutu. Izugarria izan da", e...

Asteburuko ujalek ez dute aparteko kalterik eragin herrigunean, baina Oikialdeko erriberak erabat hartu ditu urak eta zenbait baserritako etxabetan ia metroko altuera hartu du. "1983ko ujaletatik ez dugu hau bezalakorik ezagutu. Izugarria izan da", esan digute Torrontegi baserriak, basa kentzeko lanetan ari zirela. Oikialdekoaz gain, Estazio auzoko Txepeta elkartean ere 20 zentimetro ur sartu zitzaien atzo, eta Aita Mari aretoan ere aldageletatik ura atera behar izan zuten. Narruondon ere etxaberen bat hartu du urak. Horrez gain, zuhaitz batzuk bota ditu haizeak -Baltasar Etxaben, Artadirako igoeraren hasieran eta San Jose kalean-, eta zenbait arazo sortu ditu kaleko argiteriarekin. Baina larriena, dudarik gabe, Oikiako erriberan gertatu da, Torrontegikoek grabatutako bideo irudi hauetan ederki ikus daitezkeenez –argazkiak Arnaitz Rubio Aprearenak dira–.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide