Gipuzkoako bertsolari txapelketako finalerako txartelak

Karkara.eus 2011ko azaroaren 7a

Azaroan salgai izango dira Karkararen bulegoan

Gipuzkoako bertsolari txapelketan oriotarrik geratzen ez den arren, finalerako txartelak salgai jarri dituzte Orion ere bertsozale elkartekoek.

Salgai jarri diren sarrerak arruntak dira, bazkideek beren ...

Azaroan salgai izango dira Karkararen bulegoan

Gipuzkoako bertsolari txapelketan oriotarrik geratzen ez den arren, finalerako txartelak salgai jarri dituzte Orion ere bertsozale elkartekoek.

Salgai jarri diren sarrerak arruntak dira, bazkideek beren sarrera www.bertsosarrerak.eu atarian erosi beharko dituzte. Karkararen bulegoan egongo dira azaroan txartelak, eta 100 sarrera bidali dituzte, 18 eurotan bakoitza.

Beraz, Ilunbeko finalean izan nahi dutenek, badakite Orion non erosi dezaketen beren sarrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide