Urola ibaia eta errekak jaisten ari dira eta pixkanaka-pixkanaka egoera bere onera etortzen ari da. Zestoan euriteak batik bat baserri bideetan eragin ditu kalte handienak, hala azaldu du Zestoako alkate Leire Etxeberriak. Herriko baserri bideak garbitu eta bideak irekitzeko ahaleginean lanean ari dira udaletxeko langileak goizean goizetik. Aizarnan eta Ondarbaso inguruan hainbat bide itxita gelditu dira lur jauzien ondorioz, eta hoiek garbitzen ari dir langileak eta makinak. Alkatearen arabera, hainbat baserritarrek auzolanean hainbat bide ere garbitu dituzte dagoeneko. Asteburuan, Urola ibaiak gainezka egin du Alberdinekoan, Zestoako bainuetxe aurrean eta Iraetan harrobi parean.