Emakumeentzako Jabetze Eskolak Biodantza ikastaroa antolatu du

Zarauzko Hitza 2011ko azaroaren 7a

Emakumeentzako Jabetze Eskolak Biodantza, zure baitan dagoen mugimendua ikastaro berria antolatu du. Datorren ostiralean, hilak 18, hasiko dute eta maiatzaren 30era arte iraungo du. Astean behin izango dira eskolak, ostiraletan, 16:30-18:30 bitartean k...

Emakumeentzako Jabetze Eskolak Biodantza, zure baitan dagoen mugimendua ikastaro berria antolatu du. Datorren ostiralean, hilak 18, hasiko dute eta maiatzaren 30era arte iraungo du. Astean behin izango dira eskolak, ostiraletan, 16:30-18:30 bitartean kiroldegian. Interesa dutenek azaroaren 3tik 16ra bitartean eman ahalko dute izena, Parekidetasun sailaren egoitzan (Zigordia kalea 33-behea), 943005117 telefonora deituta edota berdintasuna@zarautz.org helbidera mezua bidalita. 20 euroko kostua izango du. Jakinarazi dutenez, izena emandako ordenaren arabera gordeko dira plazak. Ikastaroaren inguruko informazio zabalagoa eskuratu nahi duenak www.berdintasunazarautz.blogspot.com webgunea bisita dezake.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide