Urak gainezka egin du Santio Errekan

Karkara.eus 2011ko azaroaren 6a

Ermita eta zenbat etxabe hartu ditu urak, azken urteotako uholderik handienean

Eguerdiko 13:00ak aldera hasi da ura bere ubidetik ateratzen eta, geroztik, hor ibili da auzoko jendea, atzera eta aurrera, autoak tokiz mugitzen, hustubideak garbitzen et...

Ermita eta zenbat etxabe hartu ditu urak, azken urteotako uholderik handienean

Eguerdiko 13:00ak aldera hasi da ura bere ubidetik ateratzen eta, geroztik, hor ibili da auzoko jendea, atzera eta aurrera, autoak tokiz mugitzen, hustubideak garbitzen eta ura bideratzen saiatzen. Hala ere, urak oso azkar egin du gora eta segituan geratu da itxita Santiotik Oriora doan errepidea.

Urak gora egiten segitu du eta, berehala, frontoia eta ermita inguruak estali ditu. Etxabe batzuetan ura erruz sartu da eta kalteak eragin ditu.

Argazkian ikus daiteke uholdearen tamaina.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide