Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orioko Herrio Natur Taldeak zuhaitz hazi eta ezkurren banaketa egingo du hurrengo larunbatean, hilak 12. Plazan elkartuko dira natur taldeko kideak, 10:30eatik 13:30eara bitartean, eta bertaratzen direnei lizarra, gaztaina, artea, haritza, elorri zuria, gorostia eta astigar haziak banatuko dizkiete, besteak beste.
Natur taldeak urtez urte antolatu ohi du ekimena, "hemengo basoen garrantzia" azpimarratzeko asmoz; hala, ekintza honen bidez, herritarrek zuhaitz haziak etxean erein ditzatzen eta landareak behin hazten direnean kanpoan landatu dezaten nahi dute antolatzaileek.