Gurekin Jaiko hiru lagunek Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu behar izan dute gaur goizean. Haiei babesa eta elkartasuna agertzeko, autobusa antolatu du taldeak, eta bertan ehunka kilometro egin dituzte hainbat herritarrek; tartean baita udal gobernuko ordezkari batek ere. Guadalix parean (Madril), Guardia Zibilaren kontrola igaro behar izan du autobusak.
