Errepidea itxiko dute Aian larunbatean Donostiako rallya handik igaroko delako

Karkara.eus 2011ko azaroaren 4a

Autoak bi aldiz pasatuko dira eta 13:30ean eta 17:30ean etengo dute ohiko zirkulazioa

Azaroaren

5ean, larunbatean, Gipuzkoa eta Euskadiko Rally txapelketarako puntuagarri den Rallye

Ciudad de San Sebastián proba Aiatik pasatuko dela-eta, Aiako Udale...

Autoak bi aldiz pasatuko dira eta 13:30ean eta 17:30ean etengo dute ohiko zirkulazioa

Azaroaren 5ean, larunbatean, Gipuzkoa eta Euskadiko Rally txapelketarako puntuagarri den Rallye Ciudad de San Sebastián proba Aiatik pasatuko dela-eta, Aiako Udaletik jakinarazi dute  rallyak dirauen bitartean, errepidea erabat itxita egongo dela, asteasuko biribilgunean hasi eta Aiako kaskoraino. Rallya arratsaldez izango da eta bi aldiz igaroko da herritik.  Lehenengo aldiz 13:30ean pasatuko dira autoak eta16:30ean irekiko dute errepidea; bigarren aldiz pasatzeko 17:45ean itxiko dute errepidea eta 20:30era arte ez dute berriz irekiko.

Errepidea itxita egongo dela jakinarazteaz gain, Udaletik herritarrei gogorarazi eta eskatu nahi diete ganadua, txakurrak edota antzerako animaliak lotuta edota itxitura barruan edukitzeko inolako ezbeharrik gertatu ez dadin.

Egunean barrena larrialdiren bat suertatuko balitz, ondoko telefono zenbaki honetara dei egin daiteke azaroaren 5ean, 11:00etatik aurrera: 646207677. Asteasun bi anbulantzia egongo dira larrialdiei aurre egiteko.

 

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide