Betiko liburuak formatu elektronikoan irakurgai

Zarauzko Hitza 2011ko aza. 4a, 11:45

Iñigo Aranbarri azkoitiarraren Zamaontzia, Jon Benito zarauztarraren Bulkada, Pako Aristi urrestildarraren Libreta horiko poemak, eta beste 139 titulu beste formatu batean eskura daitezke orain. 66 idazleren lanak dira. Susa argitaletxearen ekimenari esker, e-book formatuan ere egongo dira orain. Atzo aurkeztu zuten formatu berria, Donostiako udal liburutegi zaharrean, eta, horrenbestez, eskuragai daude 142 liburuak helbide honetan: https://susa-literatura.com/ebook/. Poesia eta narratibakoak daude bilduman. Liburu bakoitza jaisteko 3,54 euro ordaindu behar da; 2 euro egilearentzat izango dira, eta euroa argitaletxearentzat —0,54 zentimo zergari dagozkio—. Bi formatutan eskuratu ahal izango dira: epub eta pdf formatuetan, hain zuzen. Eta DRM kontrolik gabe jaits daitezke, deskarga librean. Gorka Arresek, Susako zuzendariak, eman du azaldu ditu nondik norakoak: «Liburu elektronikoak jaisteko merkatuko prezioa garestia iruditzen zitzaigun, eta DRMaren kontra ere bagaude. Horregatik, gure liburuak jaisteko ez da asko ordaindu behar, eta gainera, DRMrik ez duenez, doan ere jaitsi daitezke. Hala ere, espero dugu euskal irakurleak ordaintzea, idazleak eginiko lana kontuan hartzea. Baina ordaintzen ez badu, ez gara atzetik joango, gu ez gara poliziak-eta». Aurrerantzean, liburu bat argitaratu bezain pronto, e-book formatuan ere jarriko dute.  


Iñigo Aranbarri azkoitiarraren Zamaontzia, Jon Benito zarauztarraren Bulkada, Pako Aristi urrestildarraren Libreta horiko poemak, eta beste 139 titulu beste formatu batean eskura daitezke orain. 66 idazleren lanak dira. Susa argitaletxearen ekimenari esker, e-book formatuan ere egongo dira orain.
Atzo aurkeztu zuten formatu berria, Donostiako udal liburutegi zaharrean, eta, horrenbestez, eskuragai daude 142 liburuak helbide honetan: https://susa-literatura.com/ebook/. Poesia eta narratibakoak daude bilduman. Liburu bakoitza jaisteko 3,54 euro ordaindu behar da; 2 euro egilearentzat izango dira, eta euroa argitaletxearentzat —0,54 zentimo zergari dagozkio—. Bi formatutan eskuratu ahal izango dira: epub eta pdf formatuetan, hain zuzen. Eta DRM kontrolik gabe jaits daitezke, deskarga librean.
Gorka Arresek, Susako zuzendariak, eman du azaldu ditu nondik norakoak: «Liburu elektronikoak jaisteko merkatuko prezioa garestia iruditzen zitzaigun, eta DRMaren kontra ere bagaude. Horregatik, gure liburuak jaisteko ez da asko ordaindu behar, eta gainera, DRMrik ez duenez, doan ere jaitsi daitezke. Hala ere, espero dugu euskal irakurleak ordaintzea, idazleak eginiko lana kontuan hartzea. Baina ordaintzen ez badu, ez gara atzetik joango, gu ez gara poliziak-eta». Aurrerantzean, liburu bat argitaratu bezain pronto, e-book formatuan ere jarriko dute.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide