Zestoako Musika Bandak Angel Goikoetxea omenduko du

Zestoako Hitza 2011ko azaroaren 4a

Azaroaren 26an Santa Xexili eguna ospatuko du Zestoako Musika Bandak. Egun horretako ekitaldien baitan, urte askotan bandako kide den Angel Goikoetxea omenduko dute. Goikoetxeak aurrena klarinetea jotzen zuen bandan, gero bonboa eta gaur egun tuba. San...

Azaroaren 26an Santa Xexili eguna ospatuko du Zestoako Musika Bandak. Egun horretako ekitaldien baitan, urte askotan bandako kide den Angel Goikoetxea omenduko dute. Goikoetxeak aurrena klarinetea jotzen zuen bandan, gero bonboa eta gaur egun tuba. Santa Xexili eguneko ospakizunen baitan Zestoako Musika Bandakoek antolatu duten ekitaldien egitaraua da: 19:00etan, kalejira; 20:15ean, kontzertua; eta, 21:30ean, Gure Txokoa elkartean afaria. Afaritarako txartelak dagoeneko salgai jarri dituzte Potxolon eta Koiote tabernan, 30 eurotan. Txartelak erosteko azkenengo eguna azaroaren 20a izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide