Garitano zarauztarrekin bilduko da hilaren 15ean

Zarauzko Hitza 2011ko azaroaren 4a

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2012ko aurrekontu proiektua gizarteari ezagutarazteko kanpaina martxan jarriko du Kontuak garbi, Gipuzkoa berri baterantz lelopean. Horretarako, Martin Garitano diputatu nagusia buru dela hainbat diputatu, zuzendari eta batza...


Gipuzkoako Foru Aldundiak 2012ko aurrekontu proiektua gizarteari ezagutarazteko kanpaina martxan jarriko du Kontuak garbi, Gipuzkoa berri baterantz lelopean. Horretarako, Martin Garitano diputatu nagusia buru dela hainbat diputatu, zuzendari eta batzarkide Gipuzkoako eskualde guztietan egongo dira azaroaren 7tik 18ra, eta herritar guztiek bileretan parte hartzeko aukera izango dute.

Zarauztarrek izango dute halako bilera batean parte hartzeko, hilaren 15ean, Antoniano aretoan. Ordua ez dute zehaztu.

“Legegintzaldi honetan Aldundiak gipuzkoarrekin partekatu nahi ditu aurrekontuak, haiekin eraiki, eta lehenengo urratsa informatzea eta inplikatzea izango da”, adierazi dute. “Kanpaina honekin Gipuzkoaren egoera zein den erakutsi nahi du Aldundiak. Izan ere, Aldundiak uste du gipuzkoarrek ez dutela egoeraren berri zehatza, oraingo agintariek erakunde honetara sartu arte izan ez zuten bezala”.

Horren aurrean, “martxan jarriko dugun prozesu hori datozen urteetan parte hartzeko aurrekontuak egiteko ernamuina izango da. Hemen oinarriak jarriko dira datozen urteetan denon artean Gipuzkoarentzat aurrekontu egokienak eraiki ditzagun”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide