
Udalak antolatuta, Harreman onak hitzaldia eskainiko du Amaia Vazquezek datorren astelehenean, hilaren 7an. Udaletxeko pleno aretoan izango da saioa, 18:00etan. Harreman afektiboen inguruko solasaldia izango da, eta gurasoek seme-alaben harremanetan zer-nolako eragina duten, eta seme-alabek harreman osasuntsuak eraiki ditzaten zein balore sustatu behar diren izango dira hizpide, besteak beste.