Etorkinentzat hizkuntza harrera eskolak antolatu dituzte Getarian

Getariako Hitza 2011ko azaroaren 4a

Etorkinentzako hizkuntza harrera eskolak antolatu dituzte Getarian. Jakinarazi dutenez, ikastaro errazak dira; oinarrizko hitzak, agurrak eta zenbakiak ikasiko dituzte bertaratzen direnek, besteak beste. Horrez gain, euskal kulturari buruzko oinarr...

Etorkinentzako hizkuntza harrera eskolak antolatu dituzte Getarian. Jakinarazi dutenez, ikastaro errazak dira; oinarrizko hitzak, agurrak eta zenbakiak ikasiko dituzte bertaratzen direnek, besteak beste. Horrez gain, euskal kulturari buruzko oinarrizko zenbait gai ere ikasteko aukera izango dute.
Eskolak azaroaren 21ean hasiko dira, eta urtarrilean amaitu. Guztira, 60 ordu izango dira, astelehenetik ostegunera, 10:00etatik 12:00etara goizez, eta arratsaldez 19:00ak eta 21:00ak bitartean. Matrikula doakoa izango da. Hasieran 28 euro ordaindu beharko dira, baina ikastaroa amaitzen duenari dirua itzuliko zaio. Interesa dutenek hilaren 15a baino lehen eman beharko dute izena,
Getariako Euskara zerbitzuan, 943-89 60 24 telefonora deituta edota udala@getaria.org helbidera mezua bidalita. Taldea osatzeko gutxienez zortzi pertsonak eman beharko du izena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide