Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Donostiako XIII. Rallya Aiatik pasatuko da bihar arratsaldean, eta horren eraginez, herrigunea erabat itxi egingo dute hainbat orduz.
Asteasuko biribilgunetik Aiako herrigunera iritsiko da rallya, eta herrigunetik bi aldiz pasako da. Lehenengo aldiz 14:30ean igaroko da, eta bigarrengoz 18:30ean. Hori hala, errepidea 13:30etik 16:30ak ingurura bitartean itxiko dute lehenengo aldiz; bigarren txandarako, ordea, 17:45ean berriro itxiko dute, eta antolatzaileek 20:30ak ingurura bitartean itxita egongo dela aurreikusi dute.
Neurri horiez gain, antolatzaieek herritarrei eskatu diete ganadua, txakurrak eta gainontzeko animaliak lotuta edota itxitura barruan edukitzeko, «inolako ezbeharrik gerta ez dadin».
Larrialdietarako telefonoak
Egunean zehar larrialdiren bat izanez gero, antolatzaileek jakinarazi dute herritarrek egunean bertan 646-20 76 77 telefonora deitu dezaketela, 11:00etatik aurrera. Bide beretik, «larrialdiei aurre egiteko» Asteasun bi anbulantzia jarriko dituzte. Horrez gain,
antolatzaileekin aldez aurretik ere jarri daiteke harremanetan, 636- 49 43 97 telefono zenbakira deituz.