Etzi hasiko da ‘Musikaz blai’ egitasmoa, eta astero ikuskizunak izango dira

Getariako Hitza 2011ko azaroaren 4a

Santa Zezilia eguna hilabete honetan izanik, Getariako Udalak azaro osoa musikara eskaini ohi du urtero, eta aurten ere hala egingo du. Kultura Sailak Azaroa, musikaz blai egitasmoa antolatu du, eta horren baitan astero ikuskizunak, kontzertuak eta bestelako saioak izango dira, guztiak doanik. Aurten aurreko urteetako formatuari eutsiko diote antolatzaileek, oro har, baina izango du berrikuntzaren bat edo beste. Orain arte ekitaldi ia guztiak Salbatore Deunaren parrokian egiten zituzten. Oraingoan ere saio asko bertan izango dira, baina Cristobal Balentziaga Museoa herrira hurbiltzeko asmoz, lehenengo aldiz hainbat ekintza bertan eskainiko dute. Saio gehienak herriko taldeek eta musikariek eskainiko dituzte, baina ez guztiak. Igandean, esaterako, Pello Ramirez eta Xabier Zeberio Ordizia eta Tolosako musikarien On ikuskizunak zabalduko du Azaroa, musikaz blai programa, Salbatore Deunaren parrokian. Proiektuaren bidez, hainbat herrialdeetako folklorean oinarritutako doinuekin osatutako bilduma sortu dute. Hilaren 12an, Getariako Musika Bandaren 100. urteurreneko ospakizunen barruan, Sugarri fanfarrea ibiliko da kalez kale. Aitor Uriak zuzenduta, Getariako Musika Bandak kontzertua eskainiko du, baita abesbatzak ere, Jazinto Isastire gidaritzapean. Santa Zezilia egunean, herriko musikariek hartuko dituzte kaleak. EGITARAUA:  Azaroak 6, igandea - 19:00. Pello Ramirez eta Xabier Zeberio musikarien eskutik, On ikuskizuna, Salbatore Deunaren parrokian. - Azaroak 12, larunbata - 12:30-14:00 / 19:00-21:00. Sugarri fanfarrea, kalez [...]


Santa Zezilia eguna hilabete honetan izanik, Getariako Udalak azaro osoa musikara eskaini ohi du urtero, eta aurten ere hala egingo du. Kultura Sailak Azaroa, musikaz blai egitasmoa antolatu du, eta horren baitan astero ikuskizunak, kontzertuak eta bestelako saioak izango dira, guztiak doanik. Aurten aurreko urteetako formatuari eutsiko diote antolatzaileek, oro har, baina izango du berrikuntzaren bat edo beste.

Orain arte ekitaldi ia guztiak Salbatore Deunaren parrokian egiten zituzten. Oraingoan ere saio asko bertan izango dira, baina Cristobal Balentziaga Museoa herrira hurbiltzeko asmoz, lehenengo aldiz hainbat ekintza bertan eskainiko dute.

Saio gehienak herriko taldeek eta musikariek eskainiko dituzte, baina ez guztiak. Igandean, esaterako, Pello Ramirez eta Xabier Zeberio Ordizia eta Tolosako musikarien On ikuskizunak zabalduko du Azaroa, musikaz blai programa, Salbatore Deunaren parrokian. Proiektuaren bidez, hainbat herrialdeetako folklorean oinarritutako doinuekin osatutako bilduma sortu dute.

Hilaren 12an, Getariako Musika Bandaren 100. urteurreneko ospakizunen barruan, Sugarri fanfarrea ibiliko da kalez kale. Aitor Uriak zuzenduta, Getariako Musika Bandak kontzertua eskainiko du, baita abesbatzak ere, Jazinto Isastire gidaritzapean. Santa Zezilia egunean, herriko musikariek hartuko dituzte kaleak.

EGITARAUA:

 Azaroak 6, igandea

- 19:00. Pello Ramirez eta Xabier Zeberio musikarien eskutik, On ikuskizuna, Salbatore Deunaren parrokian.

- Azaroak 12, larunbata

- 12:30-14:00 / 19:00-21:00. Sugarri fanfarrea, kalez kale.

- Azaroak 20, igandea
- 09:30. Goiz eresia, Getariako Musika Bandarekin.
- 12:30. Getariako Musika Bandaren kontzertua, Salbatore Deunaren parrokian.

- Azaroak 22, asteartea, santa zezilia eguna

- 17:30. Kalejira, txistulari, pandero-jotzaile eta musika eskolako ikasle guztiekin.
- Jarraian. Trikitilarien, abesbatzaren eta dantzarien emanaldia, plazan.
- Ondoren. Txokolatada.
- 19:30. Musika bandaren kalejira.

- Azaroak 27, igandea

- 11:00. Meza nagusia, Getariako abesbatzak abestuta.
- 12:30. Getariako abesbatzaren kontzertua, Cristobal Balentziaga Museoan.

- Abenduak 4, igandea

- 09:00. Goiz eresia Gazte Alaiak txistulariekin.
- 12:30. Gazte Alaiak txistulari taldearen kontzertua, Salbatore Deunaren parrokian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide