Mintzalagun egitasmoaren hasierako ekitaldia izango da bihar, Etxezabala eraikineko lehenengo solairuan, 19:00etan. Bertan diapositiba emanaldia eskainiko du Joxe Ramon Agirre Marronek. Ataundarra Nepalen izan da, eta bertako herritarrak eta haien bizimodua erakutsiko ditu ikusentzunezko saioaren bitartez. Jarraian, mokadutxoa izango da. Sarrera doan izango da eta herritar oro bertaratzera gonbidatu dituzte, bide batez, egitasmoa ezagutu dezaten.