
Euskal preso politikoen eta iheslarien eskubideak bermatze aldera, Egin dezagun bidea bilgunea sortu du zarauztar talde batek. Taldearen helburua zarauztarrak «kartzelan dauden senideen eta lagunen bizi baldintzen jakitun izan, eta elkartasunez baldintza horiek gainditzen laguntzea» da. Askotariko ekimenak antolatuko dituzte aurrerantzean. Ildo horretatik, ekimenetan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak. Horrez gain, proposamenak eta iritziak jaso nahi dituzte, “guztion artean bidea egin dezagun». Horretarako, http://zarautzbidean.wordpress.com bloga
eta zarautzbidean@gmail.com helbidea sortu dutela jakinarazi dute.
Biharko Urola Kostako Hitzan ekimenaren informazio zabalagoa argitaratuko da.