Argazkilaritza digitaleko ikastaroa antolatu dute

Zarauzko Hitza 2011ko azaroaren 3a

Artezaleak Elkarteak argazkilaritza digitaleko

ikastaroa antolatu du. Eskolak azaroaren 7tik 10era, eta 14an eta 15ean izango dira, 19:00etatik 21:00etara. Iñaki Kaperotxipik emango du. Halaber, Lazaro Etxegarak soziologiako mintegia eskainiko du, aza...

Artezaleak Elkarteak argazkilaritza digitaleko
ikastaroa antolatu du. Eskolak azaroaren 7tik 10era, eta 14an eta 15ean izango dira, 19:00etatik 21:00etara. Iñaki Kaperotxipik emango du. Halaber, Lazaro Etxegarak soziologiako mintegia eskainiko du, azaroan. Argibide gehiago eskuratu nahi izanez gero, Ebro Etxera jo beharko da, 943-83-55-68 telefonora deitu edo www.artezaleak.org webgunea bisitatu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide