Putzuzulo Gaztetxearen 6. urteurrena dela-eta, hilabete osorako egitaraua prestatu dute. Ildo horretatik, gaur, musikaren inguruko eztabaida izango da gaztetxean, 19:30ean. Bihar, berriz, presoen aldeko elkarretaratzearen ostean, triki potoa egingo dute Lege Zaharren Enparantzatik abiatuta. Gerora. Tortilla txapelketa eta kantu afaria izango da, Montetxio abesbatzarekin.
Larunbatean gaztetxea eskenatoki berezi bilakatuko da; izan ere, festa karibearra antolatu dute. Tiktara eta DJ Makalak girotuko dute festa. Aurrez, poteoa egingo dute, Putzuzulotik abiatuta, 19:30a aldera.
Antzerkiaren lekua
Antzerkiak ere izango du bere lekua urteurreneko ospakizunen baitan. Igandetan izango dira ikuskizunak, guztiak 19:00etatik aurrera.Igande honetan, esaterako, KING-KONG neska antzezlana eskainiko du Josuna Monton aktoreak. Trans tematika jorratzen duen bakarrizketa pikantea da.