Zarautz-Eibar-Loiu autobus zerbitzua bertan behera geratu da. Erabiltzaileei zerbitzua eskaintze aldera, ordea, Donostiatik Loiura joaten den autobusak Zarautzen geldialdia egingo du aurrerantzean, baldin eta erabiltzaile kopuru jakin bat baldin badago. Ildo horretatik, Zarauztik Loiura joan nahi dutenek aurretik erosi beharko dute txartela bidaia agentzia batean. Hala, autobusa Donostiatik abiatu aurretik jakingo du gidariak udalerrian gelditu behar duen ala ez.
Loiutik Zarautzera itzultzeko txartela, berriz, autobusean bertan erosi ahalko da. Ordaintzeko ezingo da Lurraldebus txartela erabili; eskudiruarekin ordaindu beharko da bidaia txartela.
05:00etatik 21:00etara
Zarautzen erabiltzailerik izanez gero, autobusa suhiltzaileen biribilgune parean geratuko da. Donostiatik Loiurako doako zerbitzua goizeko 05:00etan hasiko da, eta orduro pasatuko da Zarauztik, 21:00ak bitartean. Loiutik Donostiara doan autobusak, berriz, astelehenetik ostiralera 07:45etik 23:45era izango da erabilgarri. Asteburutan, aldiz, 06:45ean hasiko da zerbitzua, eta 23:45ean egingo du azken bidaia. Ordutegien, eta, oro har, zerbitzuaren inguruko informazio zabalagoa eskuratu nahi duenak Lurraldebus (www.lurraldebus.net) edo
Pesa (www.pesa.net) autobus zerbitzu enpresen webguneak bisita ditzake. Asteko zazpi egunetan funtzionatuko du autobus zerbitzuak.