Zarauzko Udalak 2012rako prestatu dituen aurrekontuen zenbatekoak eta gastuen lehentasunak azaltzeko auzoz auzoko bilera errondak egingo ditu astelehenetik aurrera. Bilerak irekiak izango dira; herritar oro bertaratzera gonbidatuta dago, beraz.Izan ere, “haien ahotik jaso nahi da auzo bakoitzeko lehentasuna zein den”.
Hona hemen egitaraua:
- Azaroak 7, astelehena: Vista Alegre Auzo Elkartean.
- Azaroak 10, osteguna: Mitxelena Auzo Elkartean.
- Azaroak 14, astelehena: Itxasmendi Auzo Elkartean.
- Azaroak 17, osteguna: Azken Portu Goian.
- Azaroak 21, astelehena: Azken Portuko kristau biltokian.
- Azaroak 24, osteguna: San Pelaioko Jubiltuen Etxean, goiko solairuan.
- Azaroak 28,astelehena: Alde Zaharrean, Etxezabalan.
- Abenduak 1, osteguna: Urtetan.