Gurekin Jaiko beste hiru kide deitu dituzte Auzitegi Nazionalera deklaratzera, “terrorismoa goratzea” leporatuta

Zarauzko Hitza 2011ko azaroaren 3a

Gurekin Jai festa batzordeko hiru kide deitu dituzte Auzitegi Nazionalera adierazpena hartzera. “Terrorismoa goratzea” leporatu diete hiruei, eta bihar deklaratu beharko dute. Duela hiru aste beste kide bat deitu zuten auzitegira, San Pelaio jaietan “txosnetan txanda egiten ari zela identifikatu” ostean. Hori dela eta, batzordeko kideak “nazkatuta eta zorabiatuta” daudela nabarmendu dute: “Nahikoa da. Gurekin Jaiko kideok nazkatuta eta zorabiatuta gaude azkenaldian indar polizialen eta Auzitegi Nazionaleko epaile ezberdinen aldetik jasaten ari garen jazarpenekin”. Ildo horretatik, “memoria eginez”, hainbat data gogoratu dute: “Urriak 28an sanpelaioetan lagun bat identifikatu eta Auzitegi Naionalera deitu zuten deklaratzera. Sanpelaioen ostean,  beste batzordekide bati terrorismoa goratzea leporatuta, haren kontrako izapideak irekiko zituztela jakinarazi zioten. Urriaren 5ean Auzitegi Naizonalera inputatu gisa deklaratzera deitu zuten kide hori. Ekainaren 26an, berriz, Ertzaintzak sakabanaketaren aurkako adierazpenak eta presoen argazkiak zituen pankarta kendu zuen txosna batetik. Une horretan, bertan zeuden lagun batzuk identifikatu zituzten”. “Urrats horietako bakoitzak urduri jarri” ditu Gurekin Jaiko kideak: “Gure eguneroko lanean oztopo eta traba garbiak dira”. Ondorioz, batzordearen jardueren kontrako erasoen aurrean “ezezko irmoa” adierazi dute. Batzordekideen arabera, “eraso horiek” Gurekin Jaik “oinarrian duen elkartasunearen aurkako erasoak” dira: “Herritik urrun dauden herritarrenganako elkartasuna ez da delitua. Espainiako gobernua preso eta iheslarienganako elkartasun adierazpen oro kriminalizatu [...]

Gurekin Jai festa batzordeko hiru kide deitu dituzte Auzitegi Nazionalera adierazpena hartzera. “Terrorismoa goratzea” leporatu diete hiruei, eta bihar deklaratu beharko dute. Duela hiru aste beste kide bat deitu zuten auzitegira, San Pelaio jaietan “txosnetan txanda egiten ari zela identifikatu” ostean. Hori dela eta, batzordeko kideak “nazkatuta eta zorabiatuta” daudela nabarmendu dute: “Nahikoa da. Gurekin Jaiko kideok nazkatuta eta zorabiatuta gaude azkenaldian indar polizialen eta Auzitegi Nazionaleko epaile ezberdinen aldetik jasaten ari garen jazarpenekin”. Ildo horretatik, “memoria eginez”, hainbat data gogoratu dute: “Urriak 28an sanpelaioetan lagun bat identifikatu eta Auzitegi Naionalera deitu zuten deklaratzera. Sanpelaioen ostean,  beste batzordekide bati terrorismoa goratzea leporatuta, haren kontrako izapideak irekiko zituztela jakinarazi zioten. Urriaren 5ean Auzitegi Naizonalera inputatu gisa deklaratzera deitu zuten kide hori. Ekainaren 26an, berriz, Ertzaintzak sakabanaketaren aurkako adierazpenak eta presoen argazkiak zituen pankarta kendu zuen txosna batetik. Une horretan, bertan zeuden lagun batzuk identifikatu zituzten”.

“Urrats horietako bakoitzak urduri jarri” ditu Gurekin Jaiko kideak: “Gure eguneroko lanean oztopo eta traba garbiak dira”. Ondorioz, batzordearen jardueren kontrako erasoen aurrean “ezezko irmoa” adierazi dute.

Batzordekideen arabera, “eraso horiek” Gurekin Jaik “oinarrian duen elkartasunearen aurkako erasoak” dira: “Herritik urrun dauden herritarrenganako elkartasuna ez da delitua. Espainiako gobernua preso eta iheslarienganako elkartasun adierazpen oro kriminalizatu nahian ari da, baina agerikoa da ez dutela elkartasun hau suntsitzea lortu ezta lortuko ere”.

Horren aurrean, “beste behin ere” elkartasuna adierazi nahi diete bihar Audientzia Nazionalean deklaratzera dituzten kideei. Horretarako, autobusa antolatu dute ostiralerako; goizeko 04:30ean aterako da Eguzki tabernaren aurretik. “Jaiak bakean eta lasaitasunez antolatzeko eta sinesten ditugun aldarrikapenak gauzatzeko eskubidea dugu, horregatik eskubide honekin bat egiten duten guztiok gonbidatzen zaituztegu eraso horiek salatzera eta elkartasun eskubidea defendatzera. Beraz, animatu aurrerantzean egingo diren salaketa deialdietan parte hartzeara, eta bereziki, jai geroz eta koloretsuagoak antolatzera”, nabarmendu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide