OriokoHerri Ikastolak bizikletaz eta oinez egiteko goiz irteera antolatu du

Urola Kostako Hitza 2011ko azaroaren 3a

Orioko Herri Ikastolako gurasoek ikasturteko lehenengo txangoa antolatu dute iganderako, hilaren 6rako. Bizikletaz eta oinez egingo dute ibilaldia, eta 09:00etan abiatuko dira ikastola aurretik. Errotara joango dira, bizikletan, eta handik Iturraranera, Agorregira eta berriro Errotara, oinez. Ondoren, berriro ikastolara itzuliko dira, bizikletan. Antolatzaileek 13:00etarako itzultzea aurreikusten dute. Eguraldi txarra egingo balu, autoetan joango lirateke Errotara. Edonork har dezake parte irteeran, baina 11 urtetik beherakoek arduradun batekin joan beharko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide