Zestoako Gaztelekukoek azaroko agenda osoa prestatu dute. Bihar (azaroak 4) arratsaldean Gabonei begira lanean hasiko dira eta Gabonetan zer? lelo hartuta jardungo dute lanean. Larunbatean (azaroak 5), berriz, pelikula bat ikusteko aukera izango dute gazteek. Azaroaren 11n eta 12an fimo tailerra egingo dute Gaztelekuan, eta 18an eta 19an pizzak sukaldatuko dituzte. Azaroaren 25ean topagunea izango dute eta 26an Gaztelekua itxita egongo da.