Zestoako ezker abertzaleak herri batzarra deitu du gaurko

Zestoako Hitza 2011ko azaroaren 3a

Zestoako ezker abertzaleak gaur, 19:00etan hasita, Kultur Etxean, herri batzarra egingo du. Hala nahi duten herritar guztiak batzarrera gonbidatu dituzte ezker abertzaleko kideek. Batzarra bi ataletan banatuta egingo dutela azaldu dute. Aurreneko zatia...

Zestoako ezker abertzaleak gaur, 19:00etan hasita, Kultur Etxean, herri batzarra egingo du. Hala nahi duten herritar guztiak batzarrera gonbidatu dituzte ezker abertzaleko kideek. Batzarra bi ataletan banatuta egingo dutela azaldu dute. Aurreneko zatian, “herriko kontuen” inguruan eztabaidatuko dute. Batetik, zezenketen gaiaren inguruko zehaztasunak azalduko dituzte jendaurrean: “Bai herri galdeketaren ingurukoak eta baita dagoeneko galdeketari begira lanean ari den taldearen inguruko xehetasunak ere”.
Zezenketez gainera, atez ateko zabor bilketaren gaia ere lantzeko asmoa dute gaurko bileran: “Atez ateko zabor bilketaren inguruko lanketaren berri ematen ahaleginduko gara”. Herriko beste gaiak, berriz, izango dira: udalgintzakoek zerbitzuen alorrean egin dituzten aldaketak; eta, Zestoan taberna bat irekitzea. “Erabaki zehatza hartu aurretik jendearen ekarpenak jaso nahi ditugu”, azaldu dute ezker abertzalekoek.
Gaurko herri batzarraren bigarren zatian landuko duten gaia Hauteskunde Orokorrak izango dira. “Gaur egungo testuinguru politikoaren inguruko balorazioa egingo dugu aurrena, eta ondoren hauteskundeetarako proposatzen den planteamendu zehatza azalduko dugu”, gaineratu dute gaurko herri batzarra deitu dutenek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide