Datorren igandean, hilak 6, eguerdiko 12:00etan EAJk Gipuzkoako mitin nagusia izango du Donostian. EAJk hiru zumaiar ditu bere zerrendetan: Senadurako Edurne Egaña, eta Kongresurako Lide Amilibia eta zerrendaburu den Arantza Tapia. Ekitaldira joateko autobusa antolatu du Zumaiako EAJk. Autobusa goizeko 11:00etan irtengo da, Garoa tabernaren paretik.