Azaroaren 15a baino lehen izen emate orria Udaleko Kultura Sailean entregatzeko eskatzen zaie musika taldeei. Udalak bost areto berri prestatu ditu Arritokieta azpian kokatutako Uxategia eraikinean, eta horien eta lehendik Ubillos Musika Etxearen atzean dauden beste hiru lokalen erabilpena zuzentzeko araudi batean ari da lanean Udal kultura Saila.