Susa argitaletxeak E-book formatuan aurkeztuko ditu liburuak

Onintza Lete Arrieta 2011ko aza. 2a, 13:52

Susa literatura argitaletxeak poesia eta narratiba bildumetako liburuak E-book formatuan aurkeztuko ditu. Bihar emango du ekimenaren berri 11:00etan, Donostiako Udal Liburutegi zaharreko Mandas aretoan. Egoitza Zarautzen duen argitaletxetik aurreratu d...

E-book formatuaSusa literatura argitaletxeak poesia eta narratiba bildumetako liburuak E-book formatuan aurkeztuko ditu. Bihar emango du ekimenaren berri 11:00etan, Donostiako Udal Liburutegi zaharreko Mandas aretoan. Egoitza Zarautzen duen argitaletxetik aurreratu dutenez, deskarga librekoak izan dira (DRM kontrolik gabe, giltzarraporik gabe). Liburu guztiek prezio bera izango dute: 3’54 euro (BEZ barne), eta horietatik 2 euro idazleak jasoko ditu, eta euro 1 argitaletxeak (54 zentimo da zerga). Liburu elektronikoak www.susa-literatura.com/ebook helbidean daude ikusgai. Bi formatutan eskainiko dituzte liburuak: epub eta pdf formatuetan. 66 idazleren 142 literatur liburuko bildumarekin abiatuko dute ekimena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide