Autistic Youth, Defect Defect eta Keep Diggin taldeek kontzertua emango dute igande honetan Getariako Eskualtxeta gaztetxean. AEB Amerikako Estatu Batuetakoak dira lehen bi taldeak, eta Lasartekoak, hirugarren taldekoak. 20:00etatik aurrera entzun ahal izango da hiru taldeen musika: punk melodikoa, hardcore punk-a eta hardcore-a eskainiko dituzte.