Kartzela zigorra eskatu dute getariar batentzat, istripu batetik alde egiteagatik

Getariako Hitza 2011ko azaroaren 2a

Duela bi urte Getaria eta Zarautz artean bi itsasontzik talka egin zuten. Getariarrak zituzten patroi bi ontziek. Istripuaren ondorioz itsasontzi bateko gidaria uretara erori eta hil egin zen. Orain, familiak lau urteko kartzela zigorra eskatu du beste itsasontzian zihoan gizonezkoarentzat, eman beharreko laguntza ez ematea eta «zuhurtziagabekeriazko hilketa» leporatuta. Hildako gizonezkoaren senidearen abokatu Jose Joaquin Calacelek adierazi duenez, beste ontziko patroiak ez zuen istripuaren berri eman. Egun auziperatuta dago gizonezko hori. «Ontziarekin talka egin ostean, lekutik alde egin zuen patroiak. Portura iritsitakoan ere ez zuen gertatutakoaren berri eman. Itsasoan zebiltzan beste pertsona batzuk portura iritsitakoan, haren ontziak kolpeak zituela ikusi zuten. Eta egun batzuk geroago jakin ahal izan zen gizonezkoak itsasontzia jo ondoren ihes egin zuela». Hori hala, «momentu hartan» lagundu izan bazuen, «beharbada» halako ezbeharrik ez zela izango uste du abokatuak. 2009ko abuztuan EFE albiste agentziak jakinarazi duenez, 2009. urteko abuztuaren 23an gertatu zen ezbeharra, goizeko 05:10 inguruan. Auzipetua, 80 urtekoa, Getaria eta Zarautz artean zegoen itsasontzian, eta hil zen getariarra – 61 urte zituen – auzipetuaren aurkako norantzan zihoan; txipiroiak arrantzatzen ari zen. Albiste agentzia horren arabera, «zehaztu gabe dauden arrazoiengatik», bi ontziak gurutzatu egin ziren, eta «talka gogorra» gertatu zen. Fiskalaren eskaera Hildako arrantzalearen familiak, kartzela zigorraz [...]

Duela bi urte Getaria eta Zarautz artean bi itsasontzik talka egin zuten. Getariarrak zituzten patroi bi ontziek. Istripuaren ondorioz itsasontzi bateko gidaria uretara erori eta hil egin zen. Orain, familiak lau urteko kartzela zigorra eskatu du beste itsasontzian zihoan gizonezkoarentzat, eman beharreko laguntza ez ematea eta «zuhurtziagabekeriazko hilketa» leporatuta.
Hildako gizonezkoaren senidearen abokatu Jose Joaquin Calacelek adierazi duenez, beste ontziko patroiak ez zuen istripuaren berri eman. Egun auziperatuta dago gizonezko hori. «Ontziarekin talka egin ostean, lekutik alde egin zuen patroiak. Portura iritsitakoan ere ez zuen gertatutakoaren berri eman. Itsasoan zebiltzan beste pertsona batzuk portura iritsitakoan, haren ontziak kolpeak zituela ikusi zuten.
Eta egun batzuk geroago jakin ahal izan zen gizonezkoak itsasontzia jo ondoren ihes egin zuela».
Hori hala, «momentu hartan» lagundu izan bazuen, «beharbada» halako ezbeharrik ez zela izango uste du abokatuak.
2009ko abuztuan
EFE albiste agentziak jakinarazi duenez, 2009. urteko abuztuaren 23an gertatu zen ezbeharra, goizeko 05:10 inguruan. Auzipetua, 80 urtekoa, Getaria eta Zarautz artean zegoen itsasontzian, eta hil zen getariarra – 61 urte zituen – auzipetuaren aurkako norantzan zihoan; txipiroiak arrantzatzen ari zen.
Albiste agentzia horren arabera, «zehaztu gabe dauden arrazoiengatik», bi ontziak gurutzatu egin ziren, eta «talka gogorra» gertatu zen.
Fiskalaren eskaera
Hildako arrantzalearen familiak, kartzela zigorraz gain, 167.000 euroko kalte ordaina eskatu dio auzipetuari. Fiskalak, bere aldetik, arrantzaleari ez lagundu izanaren delitua soilik leporatu dio, eta homizidioa baztertu egin du.
Urtebeteko kartzela zigorra eskatu du Fiskaltzak auzipetuarentzat. Hurrengo urteko martxoaren 21 eta 22an izango da
epaiketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide