Betiko artzainen testigantza

Zarauzko Hitza 2011ko azaroaren 2a

Iñaki Bergararen argazkiak daude ikusgai atzotik Photomuseumen. Artzainen bizitzari buruzko argazkiak dira, eta abenduaren 18ra arte ikusteko aukera izango dute herritarrek. Gizona bere bakardadean idatzi zuen Bernardo Atxagak, eta bakardadearen ertz ugarietako batean daude artzainak. Bakardade eredu baten ispilu dira, nahiz eta gero eta gutxiago izan artzaintza tradizionalean dabiltzanak. Horietako bat da Ricardo. Uharte Arakilekoa (Nafarroa). Bakarrik bizi da, ardien konpainia soilik dauka alboan. Eta naturarena, apirila aldean Urbasara igo eta udazkenean herrira jaisten den arte. Anonimoa da Ricardo, baina orain ez hainbeste. Jendearengana gerturatuarazi dute Iñaki Bergara argazkilariak eta Ion Orzaiz kazetariak, Artzaina, tradizioari lotutako bizitza argazki liburuan. Atzotik, Zarauzko Photomuseumera azaltzen direnek ere ezagutu ahal izango dute Ricardo eta bere bizimodua. Argazki sorta jarri dute, eta abenduaren 18ra arte egongo da galtzear den bizimodu horren berri edukitzeko aukera. Argazkiek artzainaren eguneroko martxako uneak islatzen dituzte: mendirako igoera, esne jeztea, gazta egitea, larre aldaketa, erditze garaia, eta Uharten bertan egiten den artzain-txakur txapelketa. Bost urte behar izan ditu Bergarak argazkiak ateratzeko, eta Ricardori egin dizkion bisitetan joan da osatzen lana. «Lanbidearen gogortasuna ikasi dut tarte horretan. Oso latza da. Mendian bakarrik egote hori…». Baina Ricardori gustatzen zaio, eta hala kontatzen du: «Gauaren isiltasunean dena entzun dezakezu; gaueko animaliak orduan [...]

ArtzainaIñaki Bergararen argazkiak daude ikusgai atzotik Photomuseumen. Artzainen bizitzari buruzko argazkiak dira, eta abenduaren 18ra arte ikusteko aukera izango dute herritarrek.

Gizona bere bakardadean idatzi zuen Bernardo Atxagak, eta bakardadearen ertz ugarietako batean daude artzainak. Bakardade eredu baten ispilu dira, nahiz eta gero eta gutxiago izan artzaintza tradizionalean dabiltzanak. Horietako bat da Ricardo. Uharte Arakilekoa (Nafarroa). Bakarrik bizi da, ardien konpainia soilik dauka alboan. Eta naturarena, apirila aldean Urbasara igo eta udazkenean herrira jaisten den arte.
Anonimoa da Ricardo, baina orain ez hainbeste. Jendearengana gerturatuarazi dute Iñaki Bergara argazkilariak eta Ion Orzaiz kazetariak, Artzaina, tradizioari lotutako bizitza argazki liburuan. Atzotik, Zarauzko Photomuseumera azaltzen direnek ere ezagutu ahal izango dute Ricardo eta bere bizimodua. Argazki sorta jarri dute, eta abenduaren 18ra arte egongo da galtzear den bizimodu horren berri edukitzeko aukera. Argazkiek artzainaren eguneroko martxako uneak islatzen dituzte: mendirako igoera, esne jeztea, gazta egitea, larre aldaketa, erditze garaia, eta Uharten bertan egiten den artzain-txakur txapelketa. Bost urte behar izan ditu Bergarak argazkiak ateratzeko, eta Ricardori egin dizkion bisitetan joan da osatzen lana.
«Lanbidearen gogortasuna ikasi dut tarte horretan. Oso latza da. Mendian bakarrik egote hori…». Baina Ricardori gustatzen zaio, eta hala kontatzen du: «Gauaren isiltasunean dena entzun dezakezu; gaueko animaliak orduan ateratzen dira, eta entzuten egoten naiz noizbehinka, isiltasunean eserita, ardiei zintzarritik helduz, zaratarik atera ez dezaten. Azeriak, basurdeak eta halako piztiak ukitzeraino hurreratzen zaizkit».
Zuri-beltzean dira argazkiak, «tradiziodun lanbidea izanik, indarra ematen diolako». Baina galtzen ari dela ere ematen du aditzera, antzinako zerbait bailitzan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide