Amenabar Zarautzen eta Bigara Pulporen arteko derbia jokatu berri da Zumaiako Lubaki kiroldegian, eta markagailua zarauztarren aldekoa izan da. Amenabarrek 16-23ko emaitzarekin menderatu ditu etxekoak. Hasiera-hasieratik aurretik jarri dira zarauztarrak, eta Pulpoko jokalariek gauzak erraz jarri ez dizkieten arren, abantailaz baliatu dira partida irabazteko. Harmailetan talde bateko zein besteko jarraitzaileez bete da, eskualdeko eskubaloiaren hitzordu garrantzitsua jarraitzeko.