23 urteko ibilbidearen ondoren, asteburu honetan itxiko ditu ateak Ihintza tabernak. Agurrerako festa handia prestatu dute: ostiralean, gaueko 23:00etan hasita, Malatu taldeak eskainiko du zuzeneko azken kontzertua. Eta larunbatean, Salda bera izango da DJ lanetan. Gogoratu azken Baleike aldizkarian tabernari buruzko erreportajea aurkituko duzuela. Bideoan ikus dezakezue Malatu taldeak joan den otsailean Ihintzan bertan eskainitako kontzertua.