
Arrakastatsua izan da Zumaiako gazte abeslariek Madrilen emandako kontzertua. San Pedro Txiki eta Txikiena abesbatzek aurreko zubia aprobetxatuz egin zuten Madrilera bidaia. Larunbatean Nª Srª de las Delicias elizan, Madrilgo erdigunean abestu zuten, emanaldia entzutera joandakoak aho bete hortz utziaz; kontzertu bizi-bizia izan zen, jendea gustora dagoenean gertatu ohi denez, "beste bat" eskatuz bukatu zena.