Zalduaren eta Otaegiren arteko kirol apustua izango da igandean

Urola Kostako Hitza 2011ko urriaren 28a

Igandean eguerdiko hamabietan kirol apustu berri bat jokatuko dute Azpeitiko zezen-plazan. Xabier Zaldua zumarragar eta Joseba Otaegi zizurkildar aizkolarien arteko lehia izango da. Aizkolari bakoitzak bost mila euro jarri dituzte. Proba mistoa izango da: aizkoran eta lasterkan ariko dira bi kirolariak. Desafioan, aizkolari bakoitzak kanaerdiko hamar enbor eta 60 ontzako lau enbor ebaki beharko ditu eta ondoren zortzi kilometro egin beharko dituzte lasterka; hau da, zezen-plazari 80 itzuli eman beharko dizkiote.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide