Aizarnazabalgo Udalak erabilitako jostailuak eta jolasak bilduko ditu. Ekimen berri honekin, besteak beste, berrerabilpena, birziklatzea eta zaborraren murrizketa sustatu nahi ditu Udalak. «Denok etxean erabili gabe dauzkagun jostailu horiei bizi berria eman nahi dio Udalak», azaldu du Alvaro Villar alkateak. Jostailuak bildu, eta halakoak erosteko zailtasunak dituztenei helaraztea da Udalaren asmoa.
Jostailuak biltzeko hitzordua ere jarri du Aizarnazabalgo Udalak. Azaroaren 5ean bilduko dituzte jostailuak, 10:00etatik 13:00etara bitartean, eskolako jangelan. Jostailuek bi baldintza bete beharko dituzte: osorik egotea eta erabiltzeko moduan, eta piladun jostailua izanez gero pila eta guzti eramatea (pilak jarri gabe, zorrotxo batean itsatsita).
Jostailuak bildu ondoren, honako erabilera emango diete: herriko ludotekarako edo haur eskolarako egokienak toki horietan utziko dituzte, haurrek erabiltzeko. Gabonetan jostailuak erosteko zailtasunak dituztenei eskaini edo gobernuz kanpoko erakunderen baten bidez Mendebaldeko Saharako haurrei bidaliko dizkiete.