Karabana eta autokarabana zale talde batek Euskalwebkanpada ekimena antolatu du bigarren aldiz, eta aurtengoan Orioko kanpina aukeratu dute biltzeko. Gaurtik azaroaren 1era izango dira Orion, eta asteburua bertan igarotzeaz gain, hamaika ekintza presatu dute egun horietarako. Joxemari Etxaburuk jardun du egonaldia prestatzen, eta adierazi duenez, gaurtik aurrera 200 lagun inguru elkartuko dira kanpinean. Halaber, Euskal Herritik ez ezik, hainbat inguruko herrialdeetatik etortzekoak direla jakinarazi dute antolatzaileek.
Iaz antolatu zuten lehenengo aldiz gisa horretako ekimen bat Euskal Herrian. Lekeition egin zuten I. Euskalwebkanpada, eta 65 karabana elkartu ziren. Aurten ere halako harrera izatea espero dute antolatzaileek. Dagoeneko Orioko kanpinean 75 lur eremu bete dituztela jakinarazi dute.
Egonaldia irekia da, eta halako ibilgailuren bat duen edonork har dezake parte. Inguruko herrietara bisitak eta beste hainbat ekintza ere prestatu dituzte. Printzipioz egonaldian parte hartzekoak direnentzako badira ere, edonor hurbil daiteke ekintzetara, antolatzaileen arabera. Informazio gehiago www.webcampista.com helbidean aurki daiteke.
Egitaraua
Hilak 28, gaur
Iluntzean. Ongietorria.
22:00. Euskalwebkanpadaren irekierako aurreskua.
Hilak 29, bihar
10:00. Autoetan, kanpin
ataritik Getariara bisita.
Prezioa: nagusiek 4 euro,
eta haurrek 2 euro.
12:00. Kanpin ataritik abiatuta, Zarauzko Santa Maria
elizara eta arkeologiko aztarnategira bisita, autoetan. Prezioa: nagusiek 1,20 euro, eta haurrek doan.
14:30. Marmitako jana, kanpinean. Prezioa: nagusiek sei euro eta haurrek hiru euro.
17:00. Herri kirolak kanpinean.
19:00. Haurrentzako ekitaldia eta eskulanak, kanpinean.
Hilak 30, igandea
09:00. Oñati eta Arantzazura irteera, autoetan. Prezioa:
nagusiek euro bat, eta haurrek 0,50 euro.
10:00. Pagoetara eta Agorregi burdinolara irteera, autoetan, kanpinetik abiatuta. Prezioa: nagusiek euro bat, eta haurrek 0,50 euro.
13:50. Sagardotegira joateko autobusa, Euskotreneko autobus geltokian.
15:00. Bazkaria, Aginaga sagardotegian. Prezioa: helduek 27, 8 euro, eta haurrek 10 euro.
Bazkalostean. Dantzak eta kantuak.
19:30. Sagardotegitik
Orioko kanpinera itzultzeko autobusa, Euskotrenen autobus geltokian.
Hilak 31, astelehena
09:00. Donostiara bisita,
trenez.
19:00. Txikiteo feminista.
19:00. Txokolatada eta mozorro festa, haurrei zuzenduta. Mozorrotutako umeen artean opariak banatuko dituzte.
22:00. Gau beltza mozorro festa, heldu eta haurrentzat.
Azaroak 1, asteartea
09:00. Diana eta gosaria.
Ondoren. Agurra eta itxiera.
Gero. Orion bisita.