Pasa den urriaren 1ean, Carmen Oteiza Madrilen bizi den oriotarrari oroigarri bat eraman zion Lurdes Salsamendik, EAJko zinegotziak, Orioko Udalaren izenean.
Ehun urte bete zituen urriaren 1ean Carmenek, eta Lurdesek oroigarria eramateaz gain, haren gurasoak ere, Axun Goñi eta Joxe Antonio Salsamendi, joan ziren; Oteizaren aspaldiko lagunak baitira.
Argazkian ikusi daitekeenez, gazte mantentzen da oraindik Carmen Oteiza.