Gutuna: ETAren kontra, ETAren bandoan

Zarauzko Hitza 2011ko urriaren 28a

Ez nuen sekula pentsatu ETAren jardun armaturik gabeko eskenatokian horrela sentituko nintzenik. Ez nuen sekula pentsatu ETAri hainbeste aldiz eskatutako bide armatuen alboratzea horrela etorriko zenik, besterik gabe. Ez nuen inoiz aurreikusi mikatza izango zenik amaiera. Eta ez dakit zergatik izan den hala. Publikoki esana dut behin baino gehiagotan nik ezagutu dudan ETAren jarduna burugabea iruditu zaidala. Kontzientzia nuenetik jaitsi nintzen ni Martxelo Otamendik aipatzen duen trenetik. Tokatu zitzaidan lehen geltokian. Baina hala eta guztiz ere ez nuen ezer ospatzeko gogorik sentitu, ez nintzen poztu, amorratu baizik. Eta ziur nago nire lagun eta ezagun askok ez duela ulertuko egunotan barrenetik irtetzen zaidan amorrua. Denbora asko igaro dut haserre honen zergatiak zeintzuk diren ulertu nahian. Ezin nuen beroan idatzi zutabe hau, hotz bainengoen. Kontu askok mikazten naute. Arrazoietako bat sufrimendua da. Hurbiletik jasan dudana, beste askok bezala. Jende askok egiten dituen galderak datozkit burura: Hainbeste hildako zertarako? Hainbeste sufrikario eta gorroto? Ezer lortu ez eta bide politikoetatik hasteko? Madarikatuoi arrazoi emateko? Berandu izanik ere, ongietorria erabakia. Bestetik, espainiarren harrokeriak eta lezio eman nahiak mintzen nau. «Haien proiektu totalitarioa inposatu nahi digute», diote batzuek, «ETAri ez zaio prezio politikorik ordaindu behar», besteek. «Ez daude bi bando», esaten dute, «hemen hiltzaile burugabe batzuk [...]

Ez nuen sekula pentsatu ETAren jardun armaturik gabeko eskenatokian horrela sentituko nintzenik. Ez nuen sekula pentsatu ETAri hainbeste aldiz eskatutako bide armatuen alboratzea horrela etorriko zenik, besterik gabe. Ez nuen inoiz aurreikusi mikatza izango zenik amaiera. Eta ez dakit zergatik izan den hala. Publikoki esana dut behin baino gehiagotan nik ezagutu dudan ETAren jarduna burugabea iruditu zaidala. Kontzientzia nuenetik jaitsi nintzen ni Martxelo Otamendik aipatzen duen trenetik. Tokatu zitzaidan lehen geltokian. Baina hala eta guztiz ere ez nuen ezer ospatzeko gogorik sentitu, ez nintzen poztu, amorratu baizik. Eta ziur nago nire lagun eta ezagun askok ez duela ulertuko egunotan barrenetik irtetzen zaidan amorrua. Denbora asko igaro dut haserre honen zergatiak zeintzuk diren ulertu nahian. Ezin nuen beroan idatzi zutabe hau, hotz bainengoen.
Kontu askok mikazten naute. Arrazoietako bat sufrimendua da. Hurbiletik jasan dudana, beste askok bezala. Jende askok egiten dituen galderak datozkit burura: Hainbeste hildako zertarako? Hainbeste sufrikario eta gorroto? Ezer lortu ez eta bide politikoetatik hasteko? Madarikatuoi arrazoi emateko? Berandu izanik ere, ongietorria erabakia. Bestetik, espainiarren harrokeriak eta lezio eman nahiak mintzen nau. «Haien proiektu totalitarioa inposatu nahi digute», diote batzuek, «ETAri ez zaio prezio politikorik ordaindu behar», besteek. «Ez daude bi bando», esaten dute, «hemen hiltzaile burugabe batzuk daude soilik», «ez dago gatazkarik» eta abar. Honek guztiak mikazten nau.
Urte batzuk badaramazkit bozkatzen, eta nire proiektu eta ideiak hitzaren bitartez defendatu nahian. Balio izan dit gauza batzuetaz ohartzeko: herri honetan inposatzaile deitzen gaituztenak dira espainol izatera behartzen gaituztenak. Herri honetan «demokratak» dira erabakitze eskubidearen aurka daudenak eta alderdi politikoak ilegalizatzen dituztenak. Herri honetan bakezaleak dira Espainiako armadaren presentzia bedeinkatzen dutenak, adierazpen askatasunaren aldekoak dira egunkariak ixten dituztenak, giza eskubideen aldekoak tortura poliziala ahalbidetzen dutenak… Ni ETAren bide armatuaren aurka egon naiz beti, eta ETAren bandoan. Hori ez da erraza. Eta hor jarraitzen dut, esperantzaren bila beti.
Oier Aranzabal. Zarautz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide