Beste mendi maratoi bat irabazi du Iñigo Saenz beteranoak, oraingoan Katalunian

Baleike 2011ko urriaren 28a

Denboraldi bikaina ari da osatzen Iñigo Saenz Arguedas. Espainiako mendi maratoien zirkuituan beterano onena da, jokatutako bost probetatik lau irabazi baititu, eta bestean bosgarren egin. Azkena joan den igandean jokatu zuen, Kataluniako Sant Esteve ...

txologarrotxaDenboraldi bikaina ari da osatzen Iñigo Saenz Arguedas. Espainiako mendi maratoien zirkuituan beterano onena da, jokatutako bost probetatik lau irabazi baititu, eta bestean bosgarren egin. Azkena joan den igandean jokatu zuen, Kataluniako Sant Esteve d'en Bas herrian. 6.000 metrotik gorako desnibela du hango maratoiak, "proba oso gogorra eta teknikoa", korrikalariak azaldu digunez. Bost ordu eta 38 minutu behar izan zituen ibilbidea osatzeko. Beteranoen mailako lehen postuaz gain, maila absolutuan 17. izan zen, eta oraingoz zirkuituko hamar aurrenen artean dago. "Jarapalosko (Malaga) maratoia baino ez zaigu gelditzen denboraldia amaitzeko eta espero dut maila absolutuan hamar onenen artean amaitzea".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide