Familientzako irteeran izena emateko azken eguna da gaur

Baleike 2011ko urriaren 28a

Azaroaren 6an izango da hurrengo Familientzako irteera. Oraingoan, Astigarragako Sagardoetxera egingo dute txangoa. Gaur izango da izena emateko azken eguna. Azaroaren 6an 10:00etan izango da irteera, Ludotekan. Handik Astigarragako Sagardoetxea ikuste...

Azaroaren 6an izango da hurrengo Familientzako irteera. Oraingoan, Astigarragako Sagardoetxera egingo dute txangoa. Gaur izango da izena emateko azken eguna. Azaroaren 6an 10:00etan izango da irteera, Ludotekan. Handik Astigarragako Sagardoetxea ikustera joango dira. Bisita bukatu ostean, bazkaria izango da, eta 18:00ak ingururako, berriro, Zumaian bueltan izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide