«Herrian harresia izango ez den saihesbidea egiteko lanean ari gara»

Zarauzko Hitza 2011ko urriaren 27a

«Gipuzkoako Foru Aldundiak bertan behera utzi du Zarauzko saihesbidearen proiektua, baina beste bat garatzeko lanean ari gara dagoeneko», adierazi du Zarauzko Udaleko hirigitza eta ogasun zinegotzi Iñaki Izagirrek. Aldundiko bozeramaile eta bide azpiegituretako diputatu Larraitz Ugartek atzo jakinarazi zuen Aldundiak atzera bota duela saihesbidearen lehenengo zatiari dagokion proiektua. Aldundiaren arabera, erabakia «ekonomia kontua» da, erakundeak «zor maila altua» duelako. Horregatik, 35 milioi euroko kostua duen proiektua behin betiko atzera botatzea, «erantzukizunez, arduraz eta zorroztasunez» hartutako neurria dela nabarmendu Ugartek. Zarauzko saihesbidea ez egiteaz gain, Aldundiak Gipuzkoako beste 23 proiektu «berraztertu» egingo ditu; tartean, Orioko saihesbidea, eta Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen GI-631 errepidea — bide garestienetakoa–. Aldundiaren arabera, «finantziazio bideak» dituztenean egingo dituzte azpiegiturok. Iraileko osoko bilkuran Zarauzko Udalbatzak Aldundiari sahiesbidearen proiektua berraztertzeko, Aldundiak atzera botako zuela adierazi baitzuen. Aralar-EBren eta Bilduren aldeko botoekin onartu zuten eskaera, eta EAJ eta PSE-EE alderdiek kontra bozkatu zuten. Izagirrek adierazi du aurreikusitako proiektua ingurumen aldetik ez zela bideragarria, Aldundiaren arrazoia ekonomikoa izan bada ere. Proiektuari bestelako ikuspuntu bat ematea «komenigarritzat» jo du zinegotziak; horregatik, orain «hausnarketarako eta konpromisoak zehazteko» tarte bat hartuko dute; bertan, irizpideak finkatuko dituzte, Abendaño eta Errotaberri industriguneei «irtenbidea» emateko, eta herrian «harresia izango ez den saihesbide bideragarriagoa» egiteko. Izan [...]

«Gipuzkoako Foru Aldundiak bertan behera utzi du Zarauzko saihesbidearen proiektua, baina beste bat garatzeko lanean ari gara dagoeneko», adierazi du Zarauzko Udaleko hirigitza eta ogasun zinegotzi Iñaki Izagirrek. Aldundiko bozeramaile eta bide azpiegituretako diputatu Larraitz Ugartek atzo jakinarazi zuen Aldundiak atzera bota duela saihesbidearen lehenengo zatiari dagokion proiektua. Aldundiaren arabera, erabakia «ekonomia kontua» da, erakundeak «zor maila altua» duelako. Horregatik, 35 milioi euroko kostua duen proiektua behin betiko atzera botatzea, «erantzukizunez, arduraz eta zorroztasunez» hartutako neurria dela nabarmendu Ugartek. Zarauzko saihesbidea ez egiteaz gain, Aldundiak Gipuzkoako beste 23 proiektu «berraztertu» egingo ditu; tartean, Orioko saihesbidea, eta Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen GI-631 errepidea — bide garestienetakoa–. Aldundiaren arabera, «finantziazio bideak» dituztenean egingo dituzte azpiegiturok.
Iraileko osoko bilkuran Zarauzko Udalbatzak Aldundiari sahiesbidearen proiektua berraztertzeko, Aldundiak atzera botako zuela adierazi baitzuen. Aralar-EBren eta Bilduren aldeko botoekin onartu zuten eskaera, eta EAJ eta PSE-EE alderdiek kontra bozkatu zuten. Izagirrek adierazi du aurreikusitako proiektua ingurumen aldetik ez zela bideragarria, Aldundiaren arrazoia ekonomikoa izan bada ere. Proiektuari bestelako ikuspuntu bat ematea «komenigarritzat» jo du zinegotziak; horregatik, orain «hausnarketarako eta konpromisoak zehazteko» tarte bat hartuko dute; bertan, irizpideak finkatuko dituzte, Abendaño eta Errotaberri industriguneei «irtenbidea» emateko, eta herrian «harresia izango ez den saihesbide bideragarriagoa» egiteko. Izan ere, Zarautzen saihesbideak izango lukeen «garrantzia» nabarmendu du Izagirrek, eta horretarako lanean ari direla aurreratu du. Hala ere, egun «poltsikoari begiratu» behar zaiola aitortu du, Zarauzko Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia «egoera larrian» daudelako.
Andoni Ibarguren Zarauzko Aralar-EBko bozeramaileak uste du Aldundiaren erabakia «ulergarria» dela, baita proiektua hurrengo urtean geldirik egotea ere. Hala ere, ez du nahi proiektua «zokoratzea»: «Zarauzko Udalari eta Aldundiari elkarlanean aritzeko eskatzen diegu, proiektua definituko duen prozesu parte-hartzailea martxan jar dezaten; legealdia amaitzerako saihesbidearen proiektua martxan egotea nahi dugu».
Imanol Lasa EAJko bozeramaileak, bere aldetik, «atzera-pausotzat» jo du neurria: «Herriko trafikoa arintzeaz gain, Irita eta Errotaberri gune ekonomikoentzat azpiegitura egokia» dela gogoratu du jeltzaleak. Halaber, Zarauzko alkate Juan Luis Illarramendiri dei egin dio Aldundiaren aurrean herriko «inbertsioak» defendatzeko, eta, zentzu horretan, «lankidetzarako» prest daudela adierazi du Lasak.
Patxi Elola Zarauzko PSE-EEko bozeramaileak, bere aldetik, adierazi du Aldundiaren erabakiak Zarautz «zigortuko» duela. «Horrenbeste kostatu den proiektua atzera botatzeak errepide nagusiak herri erditik pasatzen jarraituko duela esan nahi du, horrek eragiten dituen nahasmen eta arriskuekin». Elolak proiektua «behin-behinean» gelditzeko eskatu dio Aldundiari, ez behin betiko, Zarauzko saihesbidea «lehentasunezkoa» izan behar duela uste baitu.
Orion egiten ari diren saihesbideari dagokionez, berriz, proiektua «airean» geratuko da. Izan ere, lehenengo faseko lanak martxan dira, eta abendurako amaituta izango dira.
Planifikazioa
Bigarren fasea «konplexuagoaeta garestiagoa» dela adierazi du Orioko alaketa Beñat Solaberrietak, eta erabakiaren eraginez, lan horiek noiz hasiko dituzten «ez dakitela» adierazi du. Solaberrieta «jakitun» da Aldundiaren egoeraz, eta lehentasunak finkatzea «ulergarria» dela nabarmendu du. Hala ere, saihesbidea herriarentzat «oso garrantzitsua» dela nabarmendu du: «Herriko mugikortasunarekin zuzenean lotuta dago errepidea. Herriko trafikoa gutxitzeak bizi kalitatea hobetuko liguke. Saihesbideak kaleak oinezkoentzat egitea, aparkalekuak kentzea, eta hainbat eremu herrigune bihurtzea ahalbidetuko liguke, besteak beste».
Solaberrietak adierazi du Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari
idatzi bat bidaliko diola, saihesbidea egiteko eskatuz; «berehala» egin behar ez badute ere,
proiektuaren inguruko «planifikazioa» egitea eskatu dio Aldundiari.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide