Errezilgo Atala kultur elkarteak urte hau bukatu bitartean bi kultur ekitaldi antolatu ditu, herriko Erniope eta Akerra elkarteekin eta Erniarraitz Bertsozale Elkartearekin elkarlanean. Biharko bertso-afaria prestatu dute Erniope elkartean. 21:00etan izango da, eta Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariak ariko dira bertsotan. Oraindik ere eros daitezke bertso-afarirako txartelak. Borondegin eta Errezilgo dendan daude salgai, 25 eurotan.
Hurrengoa, azaroan
Datorren hileko ekitaldiaren egoitza Akerra elkartea izango da. Azaroaren 26an kantu-afaria egingo dute, Xabier Euzkitzerekin eta Joxean Goikoetxearekin. Euskal pilotaren inguruan
egindako bertsoak bildu ditu
Euzkitzek, eta hoiek kantatuko ditu.
Atalak antolatutako bi ekitaldiak bertsoarekin lotutakoak dira. Baina ez da hori izan ekimenak prestatzerakoan kultur elkarteak kontutan izan duen irizpidea. «Gure asmoa, iaz bezalaxe, bertso-afari eta kantu-afari bana antolatzea izan da. Baina kantu-afaria antolatzerako orduan, Euzkitzek prestatuta zeukan proiektuarekin egin dugu topo, eta hura ekarriko dugu Akerra elkartera», azaldu du Gorka Tolosak, Atala taldeko kideak.
Iaz ere bertso-afaria eta kantu-afaria antolatu zituen Atalak herriko elkarteetan, eta arrakasta izan zuten. Bi ekimenetarako txartelak azkar agortu ziren, eta ekitaldietara joan zirenak oso gustura gelditu ziren. Beraz, aurten ere iazko bideari eustea erabaki du Atalak.
Joan den hilean, irailean, udaletxean Kultura Batzordea bildu zen, eta bertan parte hartu zuten Atalakoek. «Besteak beste, kulturaren inguruan gabiltzan jende mordoxka bildu ginen Kultura Batzordean, eta Atalakook batzordean parte hartzeko prestutasuna azaldu genuen», esan du Tolosak.