Eskualdeko bioaniztasuna aztertuko dute aurten ikasleek

Zarauzko Hitza 2011ko urriaren 26a

Urola Kostako bioaniztasunaren egoera aztertuko dute Zarauzko eskoletako ikasleek 2011-2012 ikasturtean, Agenda21 programaren baitan. Natura eta  ingurunea ezagutzea, eta balioan jartzea da ekimenaren helburu nagusia, hura zaintzeko eta babesteko beha...

Urola Kostako bioaniztasunaren egoera aztertuko dute Zarauzko eskoletako ikasleek 2011-2012 ikasturtean, Agenda21 programaren baitan. Natura eta  ingurunea ezagutzea, eta balioan jartzea da ekimenaren helburu nagusia, hura zaintzeko eta babesteko beharrezko neurriak hartze aldera.
Ildo horretatik, ikasturtearen lehen erdian bilketa-lana egingo dute, eta aurrerago, udal ordezkariei aurkeztuko dizkiete jasotako emaitzak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide