Agurtzane eta Jon Elustondok irekiko dute igandean, urriaren 23an Andatzako Erromeria Elkarteak antolatutako erromeria denboraldi berria. Dantzarako aukera izango dute 18:30etik 21:30era bitartean gerturatzen direnek.
Lehen saioaren ondoren urriaren 30ean, beste trikitixa saio bat izango da Aiako Andatza Auzoan, Aristerrazu plazan. Bigarren erromerian trikiti doinuak Laja eta Mikelen eskutik etorriko dira.