
Euskal presoak Euskal Herriratzeko aldarrikatzen duen banderatxoa ikus daiteke Forondako balkoietako batean joan den astetik. Udalak jakinarazi du aurreko legealdian onartutako mozio bati erantzuten diola erabakiak. "Erabakia hartu zenean, bi aldiz ezarri zen Udaltzaingoaren egoitzaren gainean, baina bi aldietan hautsi zuten ezezagunek. Mozioa bete asmoz, eta Euskal Herrian egoera berria kontuan izanda, banderola berriro ezartzea erabaki da, oraingoan Forondan".