Putzuzulotik mundura, salto

Zarauzko Hitza 2011ko urriaren 26a

  2005ean zabaldu zituen ateak estreinakoz Putzuzulo gaztetxeak. Ordutik askotariko ekitaldien eskenatokia izan da Muno ohial fabrika zaharra. Gazte zein heldu, herritar zein atzerritar, guztiek gozatu dute bertan antolatu dituten jardunaldiez. Eta «nahiz eta garai zailak izan», bide horretatik jarraitzeko asmoa azaldu du Xakela Gaztetxe Asanbladak: «Ez dira garai errazak gure errealitatea aldatu nahi dugunontzat. Egunero entzun behar izaten dugu garai zailak datozela, eta gerrikoa estutu behar dela; jendarte hau aldatzea ezinezkoa dela, alegia. Zulo batean sartu nahi dute errealitate berri bat eraikitzeko ilusioa, zulo batera zigortu nahi dituzte askok ditugun ametsak». Ildo horretatik, «askok bide zaila aspaldi aukeratu» zutela nabarmendu du asanbladak: «Bide errazek beti aurrez ezagutzen dugun geltoki batera eramaten gaituzte. Bide zaila bezain polita da, guk aukeratutakoa. Eskuz, irribarrez, bihotzez, malkoz betetako bidea. Maitasun eta elkartasunez betetako bidea». Bide horri ekin ziotenetik sei urte igaro direla-eta, «urteurrena busti beharra» dagoela adierazi du Xakela asanblada. Hori dela eta, urriaren 28an hasi eta azaroaren 26ra bitarterako «egitarau oparo zein dibertigarria» antolatu du Putzuzulo Amets Fabrikako familiak: «Zulora zigortu nahi izan duten hori guk mundura zabaltzen jarraitu nahi dugulako». Ildo horretatik, prestaketa lanetarako, ekintzak antolatzeko, garbiketarako eta beste hainbat jarduera aurrera eramateko herritarren laguntza beharrezkoa dela nabarmendu du, eta parte [...]


 

2005ean zabaldu zituen ateak estreinakoz Putzuzulo gaztetxeak. Ordutik askotariko ekitaldien eskenatokia izan da Muno ohial fabrika zaharra. Gazte zein heldu, herritar zein atzerritar, guztiek gozatu dute bertan antolatu dituten jardunaldiez. Eta «nahiz eta garai zailak izan», bide horretatik jarraitzeko asmoa azaldu du Xakela Gaztetxe Asanbladak: «Ez dira garai errazak gure errealitatea aldatu nahi dugunontzat. Egunero entzun behar izaten dugu garai zailak datozela, eta gerrikoa estutu behar dela; jendarte hau aldatzea ezinezkoa dela, alegia. Zulo batean sartu nahi dute errealitate berri bat eraikitzeko ilusioa, zulo batera zigortu nahi dituzte askok ditugun ametsak».
Ildo horretatik, «askok bide zaila aspaldi aukeratu» zutela nabarmendu du asanbladak: «Bide errazek beti aurrez ezagutzen dugun geltoki batera eramaten gaituzte. Bide zaila bezain polita da, guk aukeratutakoa. Eskuz, irribarrez, bihotzez, malkoz betetako bidea. Maitasun eta elkartasunez betetako bidea».
Bide horri ekin ziotenetik
sei urte igaro direla-eta, «urteurrena busti beharra» dagoela adierazi du Xakela asanblada. Hori dela eta, urriaren 28an hasi eta azaroaren 26ra bitarterako «egitarau oparo zein dibertigarria» antolatu du Putzuzulo Amets Fabrikako familiak: «Zulora zigortu nahi izan duten hori guk mundura zabaltzen jarraitu nahi dugulako».
Ildo horretatik, prestaketa lanetarako, ekintzak antolatzeko, garbiketarako eta beste hainbat jarduera aurrera eramateko herritarren laguntza beharrezkoa dela nabarmendu du, eta parte hartzera animatu dituzte. Bestalde, asteazkenero 19:00etan gaztetxean asanbladak egiten dituztela gogoratu dute.
Motorrak berotzeko
«Motorrak berotzen joateko» abesti berezia osatu dute asanbladako kideek. Interesa dutenek http://www.putzuzulo.net/2011/10/14/putzuzuloren-urteurreneko-kantua/ eta http://www.youtube.com/watch?v=rh4NH2_2xOA guneetan sar daitezke, urteurreneko kantua entzuteko.
Horrez gain, herri bazkarietarako txartelak lehenbailehen eskuratzeko adierazi diete antolatzaileek herritarrei. Interesa dutenek Putzuzulon bertan erosi ditzakete.

Putzuzuloren VI. urteurreneko egitaraua
Urriak 28, ostirala
22:00. Bertsio gaua.
Urriak 29, larunbata
20:00. Afai merienda eta magia ikuskizuna.
Urriak 30, igandea
11:30.
Bolo txapelketa eta herri kirolak.
15:00. Herri bazkaria.
18:00. Kalejira.
22:30. Kakahuete.
Azaroak 3, osteguna
19:00. Herriko musikariekin musikari buruzko eztabaidak,
ww.ww.musikazuzenean.com-en eskutik.
Azaroak 4, ostirala
20:00. Presoen aldeko elkarretaratzearen ostean, triki potoa Lege Zaharren Enparantzatik abiatuta.
Gerora. Tortilla txapelketa eta kantu afaria, Montetxio abesbatzarekin.
Azaroak 5, larunbata
11:00. Espeleogia irteera.
19:30. Poteoa mozorrotuta Putzuzulotik.
22:30. Festa karibearra, Titkara eta DJ Makalarekin.
Azaroak 6, igandea
19:00. Antzerkia.
Azaroak 10, osteguna
19:00. Gorputz tailerra.
22:00. Zinema emanaldia.
Azaroak 12, larunbata. Gaztetxea kalean!
11:30. Emayonk Lori Pala Txapelketako finala, Villa Manuelako frontoian.
14:00. Herri bazkaria.
18:00. I.Street Boulder Poteoa.
21:00. Kontzertuak.
Azaroak 13, igandea
19:00. Ura ez da lekua antzezlana, Metrokuadroka taldearen eskutik.
Azaroak 15, asteartea
Ordua zehaztu gabe. Ungdomshuset 69 dokumentalaren proiekzioa.
Azaroak 17, osteguna
19:30. Apoa antzerki taldearen proiekzioa.
22:30. Afai merienda eta korto emanaldia.
Azaroak 18, ostirala
22:30. Kaiolatik Fest, musika elektronikoaren festa.
Azaroak 19, larunbata
Ordua zehaztu gabe. Zarata Fest, Hilkar, Infest, Kamorrah eta Arraultz Ustelak taldeekin.
Azaroak 20, igandea
19:00. Zapata gorria haurrentzako antzezlana, Patata Tropikala taldearen eskutik.
Azaroak 25, ostirala. Indarkeria sexistaren kontrako eguna
Egitarau berezia.
Azaroak 26, larunbata
Ordua zehaztu gabe. Sutura eta Manolokabezabolo taldeen kontzertuak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide