Balentziagako jarduerak hilaren 29an hasiko dira

Getariako Hitza 2011ko urriaren 26a

Cristobal Balentziaga museoak urriaren 29an ekingo dio udazkeneko programazio didaktikoari. Ikastaroetan parte hartzen dutenek ehuna lantzeko hainbat metodo eta teknika ezagutuko dituztela adierazi dute museoko arduradunek. Virginia Ameztoy ehun-ar...



Cristobal Balentziaga museoak urriaren 29an ekingo dio udazkeneko programazio didaktikoari. Ikastaroetan parte hartzen dutenek ehuna lantzeko hainbat metodo eta teknika ezagutuko dituztela adierazi dute museoko arduradunek. Virginia Ameztoy ehun-artistak eskainiko ditu eskolak.
Balentziagak landu ohi zuen ehun-teknika erabiliz, feltroa ekoizten erakustea du helburu lehen ikastaroak. Haurrek eta helduek har dezakete parte bertan. Urriaren 29an eta azaroaren 1ean eskainiko dituzte eskolak. Azaroaren 5ean eta 12an, berriz, nuno-felt teknika ezagutu ahal izango dute. Hirugarren tailerrak azaroaren 26an eta 27an izango dira, eta bertan aurreko eskoletan landutako teknikak hobetu nahi dituztenek parte hartu ahal izango dute.
Arropak sortu eta eraldatu
Teknika horiez gain, Ameztoyk beste hainbat ehun apainketa era ere irakatsiko ditu. Hala nola, zetazko zapiak, kamisetak eta lonazko poltsak estanpatzeko teknikak azalduko ditu abenduaren 3tik 22ra bitartean. Azaroaren 19an eta 20an, berriz, helduek txanoak edota poltsak egiten ikasiko dute. Azkenik, abenduaren 29tik 2012ko urtarrilaren 3ra bitartean txamarrak, prakak, txapelak edota soinekoak eraldatzen ikasiko dute.
Tailerretan parte hartzeko, haurrek 15 euro ordaindu beharko dute, eta helduek, berriz, 25 euro. Tailer mistoetako parte-hartzailee, berriz, 20 euro ordainduko dute. Horretarako, 934-00 88 40 telefonora deitu behar da, 10:30etik 13:30era. Halaber, museoaren adiskide direnek %10eko deskontua izango dute.
1getaria.hitza.eus

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide